We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Bertsioak 0 zuzenean

by Bi zaldi

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Enuen uste hala izango zenik bazela horrelako minik Altxako ginela distantziaren kolpetik ta somatzen zaitut gau urrunean hego berriak bizkarrean denborak bizipoza lapurtu dit gorde naiz mendi atzean Gure argazkiei begira atzeman dut irri segida baina bizitzaren hesteetan galdu dira Argirik ezin ikusi gertu saiatu naiz nola ulertu horrenbeste gauza nahi nizkizuke galdetu Zalantzak bildu dira barruan tristura azaltzeko orduan al naiz berriz gogotsu munduan horrenbeste eraiki elkarlanean dena baztertu bat-batean bidailagun ona izan ote naiz iraun artean Gogorra da dena onartzea damuz josita arnastea izan ez direnen min gordin horri eustea malkoz opa dizut onena arren ez ahaztu izan ginena ilusio berriz hartu beharko datorrena Enuen... Berriz sentitu nahi dut bizirik arren grisa ez den egunik gure zena nola ihesi doan behatz artetik ta marraztu naiz gaur urrunean beldur beltzenen gailurrean nuen dena eman nizun ta orain gorde naiz mendi atzean Enuen...
2.
Iada ez dut zure hitzen beharrik barrenak hustuz sentitu nintzen beterik Ta gehien sutzen nauena da aurrez banuela ustea galduko zela Betiko ditut nik uneak gorderik Oroitzen dut indar bat bazuela berezia izatez arriskutsua zela iheskor dena sendatzeko denak denboraren menpeko banuen ustea galduko zela Betiko ditut nik uneak gorderik Ahaztuko al dut garaiz Pozik biziko al naiz ez dut hitzen beharrik uneak ditut gorderik Ez dut zure hitzen beharrik.
3.
Onartzen dut lehen ezberdin nintzela garai hartako nia galdu dela ikasi dut hemen naiz ez beste inon barne mugatik harago ezin naiz egon Ez dago dena esan beharrik Ondo naiz Gazte gineko denak oroimenean iltzatu ta utzi nazazu bakarrik garai berrien atean ez zaitut ondoan behar utzi nazazu bakarrik Iada ez nauzu une naiz soilik Onartzen dut... Ez dago dena esan beharrik Ondo naiz Igaro genituenak ahanzturan alboratuta jarraitu behar bakarrik bizitzear dagoena zer da txar ta zer onena utzi nazazu bakarrik Iada ez nauzu....
4.
Non gaude Ez al da ba zoria Hautsak estali du nekez nia hautuen memoria helmuga, bizia Jaso nazan berriz, begi garbiz orainak amiltzetik pauso gorriz, zauri beharrez trakets gabiltz, hezi, ezin... Gorderik ni naiz nire neurri urteak nekez egi Orban zahar-berriz hormak beregan izanda hainbat sari ta galera, une latzei harrera huskeriz eri. Goderik ni naiz nire neurri malko ta irri nekez egi Gure zai gara irauteko gai nahiz zaila den, gure zai poza ta miña anai, uneoro Gure zai leku bezain beste lekuko gure baitan, nire zai, beti zerbaiten zai Ohar bakarra jausi ahotik ez da deus oraina besterik izana biharra ez da presarik badut astirik oraindik badut astirik
5.
Ta ekaitza ta gero euria nork espero ta jarri naiz begira kaosa josi nahian begira Hainbat hustu hainbat behar ikasi trantzean zehar ezin naiz usteldu ez bihotz ta ez garun usteldu ta bildu eskuak izan ume oroitu ezleku ezune gertu ote eguna damu gabe beldur jale izateko ez sortzaile laino artean ikusi zer dagoen zer den iragankor zerk merezi duen Nekiena ezbaian aaa jarri dudan garaian ohartu naiz kostata barne nahiak ditudala tantaka ezin dut neurtu ingurua bakardadea ote helburua edan mugarria lasaiago zer dago ondoren zer lehenago gertu ote...

credits

released August 28, 2014

license

tags

about

Bi zaldi Zaldibia, Spain

Harmonizatzen bertsioak euskeraz iteitugu.
Zaldibin grabatutako kantak, HaizeBazterrak txokoan ta normalean gauez.
Oin gure abestiekin hasi gara

contact / help

Contact Bi zaldi

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Bi zaldi, you may also like: