1. |
01 - Gailur lau
04:27
|
|
||
Zalantza norberak sortua, malda akaso maisua
Denborarekin eten dut eta, haizeari eskeini burua
Ta igotzearen sua, behera begiratzeko izua
Iraun dezaten elurrez bete
Sendo diren ondorio zakua
Gailur lau bat da nire barrua
Janztear dagoen basamortua
Nire egunsentiari besterik ezin naiz egon lotua
Hor tontorraren sekretua, elkar zaintzeko tratua
Izan nintzen horri hemen goitikan hegan bidali mezua
Zentzurik ez du bizitzak
Ezik bizitzearen aktua
|
||||
2. |
02 - Oroimin
02:24
|
|||
nola menperatzen nauen
ezezagunaren bideak
nahi zirenak kendu dizkit
biderkatu kalteak
zeppelin bat puztu gisan
bete nituen hesteak
berri zenaren azidoz
erre garun eta bihotz
eta erditu uneak
nahieran ulertuz zeruaren eleak
eta akaso lainotik erori
azalduz garaiz hil dela sentitzen duen horri
biharra zure buruari zor diozula
ez beste inori
|
||||
3. |
03 - Etorkizu
02:33
|
|||
izu naiz etorkizunaz, etorkizunaz naiz izu
biltzen nauen izanaz ezin bereizi nabil
ezinfernu ta farradisu
zergatik ote? pertzepzioak adina kate
formak horrenbeste pisu
bitartean desertuari lapurtu hiru dozena hondar zaku
bidelagun dudan sinfonia gorpuzten enegarrengo entsegu
batzutan bero edo hotz, nahi eta ahal izatez dira bi senide arrotz
ta ez banintz liskar horren menpeko
jakinmina balitz orekaren oinordeko
berau litzake paradisu
nahiz izu nintzakeen bizitzeaz
ta ez bizitzeaz izu
|
Bi zaldi Zaldibia, Spain
Harmonizatzen bertsioak euskeraz iteitugu.
Zaldibin grabatutako kantak, HaizeBazterrak txokoan ta normalean gauez.
Oin gure abestiekin hasi gara
Streaming and Download help
If you like Bi zaldi, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp