We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Lo zena

by Bi zaldi

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €12 EUR  or more

     

1.
Gailur lau 05:14
Zalantza norberak sortua malda akaso maisua denborarekin eten dut eta haizeari eskeini burua Ta igotzearen sua behera begiratzeko izua iraun dezaten, elurrez bete sendo diren ondorio zakua Gailur lau bat da nire barrua janztear dagoen basamortua nire egunsentiari besterik ezin naiz egon lotua hor tontorraren sekretua Izan nintzen horri hemendik hegan bidali mezua Zentzurik ez du bizitzak ezik bizitzearen aktua
2.
Lo... 01:02
3.
Oroimin 02:26
Nola menperatzen nauen ezezagunaren bideak nahi zirenak kendu dizkit biderkatu kalteak zeppelin bat puztu gisan bete nituen hesteak berri zenaren azidoz erre garun eta bihotz Eta erditu uneak nahieran ulertuz zeruaren eleak eta akaso lainotik erori azalduz garaiz hil dela sentitzen duen horri biharra zure buruari zor diozula ez beste inori
4.
Etorkizu 03:03
Izu naiz etorkizunaz etorkizunaz naiz izu biltzen nauen izanaz ezin bereizi nabil infernu ta paradisu Zergatik ote? pertzepzioak adina kate zergatik ote? formak horrenbeste kalte bitartean desertuari lapurtu hiru dozena hondar zaku bidailagun dudan sinfonia gorpuzten enegarrengo entsegu Bero edo hotz, nahi eta ahal bi senide arrotz ta ez banintz liskar honen menpeko jakinmina balitz orekaren oinordeko berau litzake paradisu Nahiz izu nintzakeen bizitzeaz ta ez bizitzeaz izu
5.
Urteek estaltzen dizkigute arnasgune denak kez amets zuhur oso bat nola daramagun ematen ez dugunaren eske inon ezin naiz gorde kontzientzi ezaren lubakiak gainezka daude Izatearen lerro artean bala zorro bezainbeste lege zeruko eztandei begira azalpeko zizare Hala ardazten baita tristura une batez itzaltzeko gura jakin efemerideen ura ez da agortzen sekula Ta horrenbeste bidezidor noraeza janzteko argitu nauenak bihurtu nau gaueko besteekiko berandutu gabe inon ezin naiz gorde kontzientzi ezaren lubakiak gainezka daude Izatearen lerro artean bala zorro bezainbeste lege zeruko eztandei begira azalpeko zizare Hala ardazten baita tristura une batez itzaltzeko gura jakin efemerideen ura ez da agortzen Eta ondo aukeratu nahiz gaizki aukeratu zalantza eta ziurtasun handienak sarritan segundu bera baitute teilatu hartutako erabakiaren betiereko ostatu
6.
...zena... 00:28
7.
Ilargia 04:24
Ilargia dir dir ari zen ekin trakets lotsa elez irrika hark haizea babes lehena berez azkena ustez bakarra zinez Ilargia dir dir ari zen desagertzear ginela
8.
Eguzki eta bizi metafora berdinean kiskali naute bero mozorroz gaualdean orain senti dezaket ni hura urrunean bada hala ere arrastorik sabelean Eta gose den ilargi betean oasian etzatean konturatu naiz enabil eskean baizik hartu emanean Erronka lagunen izen denak azalean igandepasa paretarik gabeko etxean topatzen ditut gaizki jotako akordean betiereko dira bakarra den unean Eta gose den ilargi betean oasian etzatean konturatu naiz enabil eskean baizik hartu emanean egi handiena gauari dario izar denak zenbatzean funtsaz bilduta bizi naiz baina bakarrik nago funtsean
9.
...jeiki... 01:35
10.
Amildegiak 04:01
Merezi ote zuen zauriak? odolustuak ito ditu gorri ziren erdi berdiak ta biratu behar begiak hor barruan daudelako hezur adina gezur amiltzen diren egiak Sentitzen duen izateak badu kaltea zai erantz ditzake garunaren jantziak sortu istripu larriak ezjakintasun-desio talka bortitzak txatar bihurtu neurriak Ta hilezkortzat nuen sugarrak erditu zuen drama izan arren txikitu nauen huskeri bakarra oraindik badut hor nonbait giltzapean indarra hitz xumez omentzeko abaro nuen bularra lehen eta orain bitzen dituen marra Sentitzen duen izateak badu kaltea zai erantz ditzake garunaren jantziak sortu istripu larriak ezjakintasun-desio talka bortitzak txatar bihurtu neurriak Sentitzen duen izateak badu kaltea zai erantz ditzake biziaren graziak ta arnastearen sariak aitortzen dit egunero irri forma du bihotzeko zauriak
11.
...da... 01:08
12.
Amaitasuna 05:42
Begirada tiroketa hartatik sortu zenuten zubian sarri naizenez eseria udazkenak aitortu berri dit urte erortzeak atzean duen egia nola, nora, nor heldu nahi dudan zein den barne mundu honen jatorria bizi kimu biren batze hark nola sortu zuen bat berria Ez dakit den miraria existentziaren auzia hitzez nola hala estaliko dut eskertzeko gabezia Gardena zuen ausardia eraikitzeagatik hegalari denak ezinbesteko duen kabia Gogoan dut baserria parkeko txirristra gorria arreba bat gidaria egun haien melodia zetorkionaz deus etzekien ume txiki haren irria Ez dakit den miraria existentziaren auzia hitzez nola hala estaliko dut eskertzeko gabezia Ta irakurriz denboraren zauria ez ote naiz ba aldatuz doazen uretara ohitu den ontzia? Zuei esker iñauteri da gazte honen memoria kanta hau ta nere bizi dena zuei doa eskeinia Aita baitut itsas argi eta ama zu zaitut aberria
13.
Artea 03:00
Oroitzapen iheskor maitea ederra ajea zor dizut ni berri baterako atea Arnastea iluna zen kea ez leku bilakatzeko mendi atzea Jarraitu behar dut ikasten gazi gozo den artea Zainetan barrena unea ondoan nekea denborak bilakatu nau izaki askean Urdina ote bakardadea? urdina den lore Maitasuna ez baita izen bat ez geltoki bat ez bestea baizik biltzen nauenarekiko aldartea
14.
...gaur 00:26
15.
Lo zena jeiki da gaur Bada udazkenik heltzeko norabaitera iritsiko naiz akaso norbaitzu heltzera soinean beti urtaroak beroki antzera bada udazkenik heltzeko heldu den funtsera izan ere Lo zena jeiki da gaur Ziztada gosez arantzetatik bildu lorea odol beltzari norberak jarriaz kolorea etzait ahaztuko amaieretatik ikhastea bizirik dena izan dadila bizi zalea izan ere Lo zena jeiki da gaur Nola, nora, norekin, zertarako ote irautearen gako ezezagun zaigun horren larrujotzetzik munduratutako Nola, nora, norekin, zertarako ote irautearen gako ezezagun zaigun horri gogor helduta konturatzerako Lo zena jeiki da gaur

about

GARTXOT UNSAIN LETONA: HITZ ETA MUSIKAREN EGILEA.
BEÑAT ANTXUSTEGI GOIKOETXETA: MUSIKAREN EGILEA.
ENEKO SIERRA LATAILLADE: ASTOLAN EGILE, MAITE, ASUNEZ BETI.

02, 06, 11 eta 14 piezak SORKUNDE IDIGORASEK KONPOSATU DITU.
09. PIEZA ALBERTO LIZARRALDEK SORTU DU.

DISKO HAU 2014-2021 URTEEN TARTEAN EGIN DUGU

DISKOAREN GRABAKETA BEÑAT ANTXUSTEGIk ULIAKO EBÑAT ESTUDIOAN.

LO, ZENA, DA eta GAUR piano miniaturak SORKUNDE IDIGORASek GRABATU DITU ETA AMILDEGIAKen pianoa IKER LAUROBAk.

03, 04, 05, 08, 12, 13 eta 15 KANTUEN NAHASKETAK BEÑAT ANTXUSTEGIK EGIN DITU ETA 01, 02, 06, 07, 09, 10, 11 eta 14 ALBERTO LIZARRALDEK.

MASTERIZAZIOA JUANAN ROSek LANDU DU

DISKO HONEN AZALA ETA LIBURUXKAREN DISEINUA ENEKO ETXEBESTE ETA MAKOKIK EGINAK DIRA.

DISKOAREN ARGITALPENA BI ZALDI, BALIO DUTE ETA KORTXOENEA PRODUKZIOAKek EGIN DUTE 2021 URTEAN.

ALBERTO LIZARRALDErena DA SOINU PRODUKZIOA.


MILA ESKER BIHOTZEZ URTE GUZTI HAUETAN GUREKIN PARTEKATUTAKO MOMENTU GUZTIENGATIK. PLAZERRA IZAN DA ZUENGANA BERTARATZEA ETA ARMONIAK EGINEZ MOMENTU BEREZIAK SORTZEA.
DEITU LASAI GU JOANGO GARELA.

credits

released October 14, 2021

GARTXOT UNSAIN LETONA: ahotsa
ENEKO SIERRA LATAILLADE: saxofoioa eta ahotsa
BEÑAT ANTXUSTEGI GOIKOETXETA : gitarrak · baxua · sintetizadorea · ahotsa
MAITE ARROITAJAUREGI “MURSEGO”: biolontxeloa
JON ARZELUS : kontrabaxua
GARAZI ESNAOLA GARMENDIA : pianoa · ahotsa
SORKUNDE IDIGORAS : pianoa · ahotsa
ALBERTO LIZARRALDE : soinuak
JOSHKA NATKE : baxua
ADRIAN SERNA ZERRAT : melodika
ENEKO SIERRA LATAILLADE : xaxofoiak
GARTXOT UNSAIN LETONA : ahotsa
ANGEL UNZU : perkusioa

ahotsak
ANE ANTXUSTEGI
ESTI BERAZA SORARRAIN
MADDI GERRIKO FARIÑAS
LIDE HERNANDO
TRISTAN MOURGUY
ITZAL URANGA

license

tags

about

Bi zaldi Zaldibia, Spain

Harmonizatzen bertsioak euskeraz iteitugu.
Zaldibin grabatutako kantak, HaizeBazterrak txokoan ta normalean gauez.
Oin gure abestiekin hasi gara

contact / help

Contact Bi zaldi

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Bi zaldi, you may also like: