Gaztetasuna (Daughter - Youth)

from Xoroi EP by Bi zaldi

/

lyrics

Itzalak ta beste zer, azalean
Garunak beltzuri liskarrean
Ahaztu erdiak, ez du merezi ta
Lehen pauso horrek ez amaierak

Eta arnasa hartuz, zorteko zara
asko oker gabiltza sasi-birikaz
denboran jausiz barneei su eman
maitale ohien izenak idatzirik ketan
idatzirik ketan

Ahaztea berez
norbere hautu
geroak bizkarra besterik ez du
Egunen baten egiaz bildu
beldur herioz bizia erditu

Eta arnasa hartuz, zorteko zara
sentimen asko joanak edo hilak baitira
denboran jausiz barneei su eman
Harriz jantzi ura eusteko saiakeran,
hilhuzik hobe aukeran

Sendaturik nago nire ertzen jabe,
zorroztu diren bi begi ale
esan nahi dizut hala ere
Nola gau hartan, zuk nahi ez arren.
nire bularra hautsi zenuen
Eta ikasi badut, orduan zorteko naiz,
zenbatek arrakala bihotz ondoan
denboran jausiz barneei su eman
geroak tontorrean itxoin dezan
orainan lasai etzan
zuregatik
zuregatik
niregatik

credits

from Xoroi EP, released February 28, 2015

license

tags

about

Bi zaldi Zaldibia, Spain

Harmonizatzen bertsioak euskeraz iteitugu.
Zaldibin grabatutako kantak, HaizeBazterrak txokoan ta normalean gauez.
Oin gure abestiekin hasi gara

contact / help

Contact Bi zaldi

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this track or account

If you like Bi zaldi, you may also like: